2011/03/09

ETA ZER DIRA KALEKO ARMIARMA HORIEK?


LEIOAKO GAZTEOK SARETZERA!
MARASMA SARETZERA!

Marasma Saretzen; bakoitza bere izaerarekin, bakoitzak eman dezakeenarekin eta eman nahi duenarekin, baina betiere kolektiboaren izaera berreskuratuz. Horixe helburua, horixe da helmuga.
Azken denboran gertatu diren aldaketek gazterian eragin duten etena saihesteko, eta, aldi berean, gazte kontzientzia berpiztu eta motibazioa areagotzeko helburuarekin mamitu den proiektua dugu marasma.

Azken denboran hausnarketa egin ostean, gazteen ohitura eta joerak asko aldatu direla ondorioztatu dugu. Gazteriaren komunikatzeko ohiturak aldatu dira, politikarekiko ikuspegi negatiboa ugaritu egin da, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak galdu egin dira, eta, gainera, gazteriak bere kolektibo izaera galdu du erabat indibidualizatzeraino. Horrekin batera, gazteok gazte izateagatik dugun problematikaren kontzientzia galdu egin dela uste dugu, baita estatu espainol eta frantsesak aurrera daramaten asimilazio kulturalak negatiboki eragin du kolektibo gisa gazteek dugun sentimenduan ere.
Honengaitik, egoera honi buelta eman nahi diogu, guk gure herritik, Leioatik, hastapenetatik, moldeak hautsiz.

Horregaitik hurrengo asteetan lanean hasiko gara. Gazteok egina eta gazteentzako galdetgi bat kaleratzen; gazteak gazteen begietatik begiratuta, gazteoi egotzitako estereotipo eta usteetatik aldenduta, guk bakarrik baitakigu zeintzuk diren gure arazoak, gure kezkak. Gazteok iraultzarako subjetu bilakatu behar garelako, egunerokotasuneko gauza txikietatik hasita eginten baita iraultza.
Gazteak ezagutzeko ez ezik, gazteen artean dauden mugak hautsi eta harremanak bultzatzeko ere izango da aberasgarri galdetegia. Horrela Leioako gazte diagnostikoa osatuko dugu; gure egunerokotasuneko arazoak zalantzan jarriz, gure arazoak ez direlako kasualitatea.

Armiarma izango da gure irudia, armiarmek egiten duten bezala gazeon arteko sarea osatu nahi dugulako, Leioako gaztok saretzera!! Prosezu zabala eta parte hartzailea sortu nahi dugulako, anitza, guztion artean aurrera eraman beharrekoa, bakoitza bere esparrutik baina denok batera, ez gaitzala pestizidak lokartu!!



LEIOAKO MARASMA
2011ko Martxoa